OINARRIAK
1. Lehiaketaren lekua: San Frantzisko Pasealekua, Tolosa.
2. Bikote parte-hartzaile bakoitzak kilo 1 babarrun prestatu beharko du.
3. Antolatzaileek emango diete babarruna partehartzaileei. Tolosako Udalak antolatutako Tolosako Babarrun Ekoizleen Lehiaketan saritutako ekoizlearena izango da babarrun hau. Aurtengoan, Sebas Gartziarena (Berastegi) ekoizlearen babarruna izango da.
4. Parte-hartzaileek nahi dituzten osagaiak gehitu ahal izango dituzte, baina babarruna izan beharko da osagai nagusia. Gehigarriak parte-hartzaile bakoitzaren kontura izango dira.
5. Parte-hartzaile bakoitzak San Frantzisko pasealekuan prestatu beharko ditu babarrunak, antolakuntzak eskainitako sukaldean, 08:30etatik aurrera.
6. Babarrunak epaimahaiari aurkezteko ordua: 12:30ean.
7. Epaimahaiaren erabakia eman ondoren, babarrunak parte-hartzaileei itzuliko zaizkie.
8. Gehienez 24 bikotek parte hartu ahal izango dute (sukaldari nagusia + laguntzailea). Bi plaza libre gordeko dira: bata Tolosako Udalaren izendapenerako eta bestea Gure Kaiola Elkartearen izendapenerako.
9. Izen-emate kopurua plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da Gure Kaiola Elkartean azaroaren 12an, asteazkenez, 20:00etan. Zozketan lehiaketako plazak eta itxaron-zerrendako bikoteen ordena zehaztuko dira. Urte honetan lehiaketan parte hartzeko zozketan lekua lortu ez duten bikoteek hurrengo urtean plaza ziurtatua izango dute, betiere bi kideek izena ematen badute.
10. Zozketaren ondoren, antolakuntzak parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da izen-ematea berresteko. Horretarako, izen-ematean eman beharko dira bi parte-hartzaileen izen-abizenak eta telefono zenbakia.
11. Aurtengo bikote irabazleak ezin izango du datorren urteko lehiaketan parte hartu.
12. Izen-ematea egiteko epea azaroaren 11ko asteartea, 23:59etan amaituko da.
13. Arauak errespetatzen ez dituen oro deskalifikatuko da.
14. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
15. Izen-ematea formulario bidez egingo da. Zalantzarik izanez gero:
● WhatsApp: 605 426 533
● Posta elektronikoa: gurekaiola@hotmail.com
