top of page

HISTORIA

 

Tolosako babarruna euskal baserrietan oso onartua egon den elikagaia izan da. Baserrietan, babarrunak eguneroko menua osatzen zuten, igandeetan izan ezik. XIX. Mendearen hasieran izan zen, gure nekazaritzaren lorealdiarekin batera, babarrunak bere leku garrantzitsua izaten hasi zuenean. Bere laborantza nabarmen haunditu zen Gipuzkoako etxeetako plater beharrezkoan bihurtu zelarik XX. mendearen erdialdea arte, bere gainbehera hasi zenean.

Gure Kaiolan, produktu honen inguruan ardura bat sortzen da eta haren kalitatea nola zaindu eta babarruna nola bultzatu pentsatzen hasten dira eta, haren ondorioz, Tolosako babarrunaren inguruan hainbat ekitaldi gastronomiko eta kultural prestatzea erabaki zen, produktoreengan elikagai hori ekoizteko gogoa piztu nahian.

Horrela jaio zen lehiaketa gastronomiko bat antolatzeko asmoa, bere lehen edizioa 1987. urtean ospatu zelarik. Lehiaketa hau eta 2 hurrengoak Tolosako Beotibar frontoiean ospatu ziren, baino 1990 eta gero, Tolosako ferialekura mugitzen da. 2008. urtean beste kokapen bat ematen zaio eta gaur egun ospatzen den lekura, Tolosako Triangelu plaza eta Zerkausira mugitzen da.

Lehiaketa gastronomiko honetan hogei bat bikote sukaldarik hartzen dute parte: Tolosarrak eta probintziako beste herritakoak (Beasain, Legorreta, Eibar, Pasaia, Hondarribia, Donostia…), baita Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Kantabriatik ere datozenak.

Gure Kaiolako lehiaketa gastronomikoa gaur egun Tolosako Udaletxeak 1995. Urtetik antolatzen duen Babarrunaren Festaren barruan kokatzen da.

Babarrunaren festa asteburu oso batean zehar ospatzen da. Jai honen barne aipatu behar: larunbatean azoka berezia eta produktoreen txapelketa eta igandean Gure Kaiolak antolatutako lehiaketa gastronomikoa. Igandeko txapelketan parte hartzen dutenei, aurreko egunean, produktoreen lehiaketan irabazle suertatu den babarruna ematen zaie.

Lehiaketa gastronomikoa eta gero, ferialekuan bertan babarrun herri bazkaria egiten da 500 lagunentzat gutxi gora behera. Gure Kaiolako bazkideak egun hortan, laguntzeko prest dauden zerbitzari bihurtzen dira bazkaltzera etortzen diren guztiontzat.

bottom of page